Gazte Abertzaleek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, beharrezkotzat hartzen du euskal sindikalismoaren gehiengoak Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako langileen eskubide defentsarako antolatutako greba orokorra. Krisia gainditzeko erabili behar diren tresnak euskal erakundeen esku egotea beharrezkotzat hartzen du gazte erakundeak. Bide batez, erabakiak hartzeko unean sindikatuen papera goraipatu nahi du erakundeak. Hezkuntzatik hasita, hau da, lan politika aktibo eta pasiboen kudeaketan, PSOEk 1980 eta 2005 bitartean bere programa politikoetan hartu duen bezala. UGT eta CCOO grebarako deia ez egitea, zentralismo estrukturalaren ondorioa dela azaldu nahi du erakunde independentista eta progresistak. Horren adibide, 2002ko greba orokorra, non euskal berezitasuna ez zen kontuan hartua izan edo sindikatu hauek abertzaleekin Nafarroan duten jarrera, erabaki guztietatik kanpo uzten baitituzte. Horregatik, Hego Euskal Herriko lagun eta afiliatuei deia egiten die GAk, greba egin dezaten. Argazkian, Sopelan goizean egindako kontzentrazioa. Bertan EA, ezker abertzalea eta Berdeen zinegotziak izan dira.
Eskualdeko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.