![](http://farm3.static.flickr.com/2426/3551316088_89ccfd6169_m.jpg)
Beste 70 bat herritarrekin batera, ezker abertzaleko, EAko eta Ezker Batuko zinegotziak ere gerturatu dira, goizeko 10etan, Sopelako udaletxe aurrean egindako elkarretaratzera. "Gora langileen borroka krisiaren aurrean!" leloari heldu nahi izan diote horrela sopeloztarrek. Bitartean, itxita egon dira Sopela eta Larrabasterrako saltoki gehienak, baita La Caixa, Ipar Kutxa, Caja Laboral eta beste hainbat banketxe ere. Udaletxea ere zerratuta zegoen. Bitxikeria bat aipatzearen, Guardia Zibila igaro da plaza aurreko errepidetik, grebaren aldekoak kontzentratuta zeudela. Elkarretaratzea amaituta, gisa katea egin dute Sopelako kaleetan barrena. Arratsalderako, berriz, Urdulizko Mecaner enpresako parkingean daukate jarrita hitzordua, 16:00etan, bi ordu barru Leioan egingo den eskualdeko manifestaziora auto karabanan joateko. Argazkian, La Caixa banketxea itxita, baita inguruko saltokiak ere.
Eskualdeko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.