Ertzaintzak institutuko gazteak jazarri dituela salatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 21a, 15:38

Algortako Greba Batzordeak kritikatu duenez, "saltoki guztiak daude zabalik, betiko tabernak baino ez daude itxita". Bitartean, aipatu herrian ere nabarmena izan da Ertzaintzaren presentzia. Besteak beste, Telletxe kalean polizia autonomikoaren furgoneta bat egon da geldirik, grebalariek jarrita zeuden hitzordua baino lehenago. Baina, 9:00etarako, dendaz denda eta tabernaz taberna joateko 40 lagun inguru bildu direnerako, joanda ziren jada ertzainak. Bestalde, Ertzaintzak Getxoko Aixerrota institututik Algortara hurbildu diren gazteak jazarri dituela salatu du tokiko greba batzordeak, baita Bidezabal aldean pilota jaurtigailuekin atera omen direla ere. Eskualdeko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun