Ia erabatekoa izan da greba Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 21a, 15:50

Berangoko erdiguneko denda, banku eta taberna guztiek beren ateak itxi dituzte gaur, Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin bat eginez. Azken egunotan EAJk grebaren aurkako deia zabaldu arren, alderdi horren egoitza soziala den batzokia ere itxita egon da. Bestalde, udalerriko merkataritza gunerik handiena den Eroski makromerkatuan ohi baino askoz mugimendu gutxiago izan da. Bertako langileriaren zati garrantzitsu batek "Euren krisia, euren kontura!" leloarekin bat egin eta huts egin dio lanpostuari. Bezeroak ere ohi baino ederto gutxiago izan da Eroskin. Horren guztiorren berri eman du gaur goizean bertan Koska irratiak grebaorokorra.info-rako propio zabaldutako bideo baten bitartez. Argazkian, aipatutako bideo horren irudi batean, Sabino Arana kaleko dendak itxita. Eskualdeko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Berangon grebak izan duen eraginari buruzko bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun