Leioan erdipurdiko arrakasta izan du grebak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 21a, 16:03
Leioako Greba Batzordeak adierazi duenez, piketeak udalerrian zehar ibili dira saltokiz saltoki gaurko deialdiaren berri ematen eta ez dute inolako oztoporik aurkitu. Beste hainbat tokitan ez bezala, Ertzaintzarik ez da izan Leioan. Hala ere, denda eta taberna askok ez dute gaurko greba orokorrarekin bat egin, grebalariek kritikatu dutenez. Beraz, txikizkako merkataritza leioaztarrean erdipurdiko arrakasta izan du lanuzteak. Bitartean, Leioako Udaleko LAB sindikatuko kide batzuk haserre agertu dira ELAko hainbat behargin, "ordezkari sindikalak izandakoak gainera", lanean dabiltzalako. Eskualdeko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun