Gutxienez bost lagun atxilotu ditu Poliziak Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 21a, 16:20

Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu gaur goizean Irun, Donostia, Gasteiz eta Trapagaranen, Greba Orokorreko lehenengo orduetan. Gara.net-ek jakinarazi duenez, lehenengo atxiloketa goizaldeko 1etan gertatu da Gasteizko kale batean. Herrizaingo Sailak emandako bertsioaren arabera, atxilotutako mutil gaztea institutu bateko atean silikona sartzen ari zen harrapatu dutenean. Hiri berean, baina 10:30ean, El Corte Ingles enpresaren atean zegoen piketearen kide bat atxilotu dute. Bertsio ofizialaren arabera, sindikalistak langileei eta kamioiei enpresan sartzea oztopatu die. Donostian, berriz, goizeko 7etan gizonezko bat eraman dute hiru autobusen irteera egozten ari zelakoan. Inguruan zeuden lagunei oldartu zaie eta borraka aritu da. Eguneko laugarren atxilotua Trapagarani egokitu zaio. Ertzaintzak hainbat poliziari eraso izana leporatzen dio pikete bateko partaideari. Oraingoz, baieztatuta dagoen azken atxilotua Irunen eman da, goizeko 10ak aldera. Bertan ere, polizia bat jipoitu izana leporatu diote eraman duten gazteari. Argazkian, Irungo atxiloketa / Bidasoamedia.info. Eskualdeko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

PSE-EEko Gobernuak iragarri duenez, datozen orduetan epaileen eskura utziko dituzte bost atxilotuak eta "ardura zibil eta penalak" eskatuko dizkiete. Ildo horretan, Herrikolorek jakinarazi du Trapagaranen atxilotutako barakaldarra dagoeneko aske dagoela. Bitartean, Uribe Kostan ez da atxiloturik egon eta oraingoz ez dago argi zenbat identifikazio izan diren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun