Zazpi dira atxilotutako lagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 21a, 20:45
Ertzaintzak atxilotutako bost lagunez gain, Gasteizko Udaltzaingoan beste bi gizon atzeman ditu, "desordena publikoa" eragin eta hainbat zaborrontzi erretzea egotzita. Tokiko udal iturrien arabera, 19 eta 26 urteko bi gizonezko dira ustez Adriano VI eta Pedro Asua kaleetan edukiontziei su eman dieten lagunak. Horrenbestez, zazpi lirateke, gaurko greba orokor egunean, Hego Euskal Herrian atxilotutako lagunak. Europa Pressek beste atxilotu baten berri eman du baina, beranduago, hori gezurtatu eta "informazio iturriaren hutsegitea" izan dela aipatu du. Bilboko Udaltzaingoa iturritzat joz, goizeko 8:30ak aldera, Zorrotza auzoan, pertsona bat atxilotu eta beste hiru identifikatuak izan direla zabaldu du albiste agentziak. Errepidean zaramontziak gurutzatzen ibiltzea leporatzen zien lauei. Eskualdeko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun