Izan ere, Zubilleta-Salsidu elkarteko kideek diruaren itzultzea epeka edo familien ahalmen ekonomikoaren arabera egin dadin eskatu zuen. Ondorioz, eta udal talde guztien adostasunez, Udalak familia bakoitzeko ezarriko du ordaintzeko era; eta kasurik larrienak Gizarte-zerbitzuetara bideratuko ditu. Kaltetuek oso begi onez ikusi dute udalaren proposamena.
Batez beste, uholdeen ondorioz, etxean kalteak jasan zituen familia bakoitzak 5.000 bat euro itzuli beharko dizkio udal-kutxari.
Udalerrian iaz eta aurten izandako uholde eta euriteetako kaltetuei emandako diru-laguntzen dirua itzultzeko bidea erraztuko die Getxoko Udalak. Horrela, auzotarrek egindako eskaerari erantzungo dio tokiko erakundeak. Alde batetik, aseguru etxeen partzuergoak alokairuagatik zein altzariak erosteko ordaindutako dirua jaso ondoren, Udalak aurreratu zuena itzuli beharko dute asegurua zuten kaltetuek. Hain zuzen ere, diru-laguntzen dekretuan ezartzen zen legez, eta auzotarrek sinatu zutenaren arabera. Baina, beste aldetik, kasu askotan etxeak konpontzeko lanen kostua partzuergoak emandakoa baino askoz altuagoa izan denez, auzotar askok maileguak eskatu behar izan ditu lanak ordaintzeko; era berean, krisia dela eta, azken urtean asko aldatu da batzuen lan-egoera eta une honetan familia batzuk estutasun handiak izango dituzte ordaindu ahal izateko. Horiei erraztasunak emango dizkie Udalak. Argazkian, pasa den urtarrilaren 27an jazo zen azken eurite gogorra.