![](http://farm4.static.flickr.com/3347/3554361280_a0f2615b5a_m.jpg)
Igande honetan, maiatzak 24, antzinako ibilgailuen bigarren topaketa egingo dute Plentzian. Orotara, Euskal Herritik zein kanpotik heldutako 200 bat auto eta motozikleta hartuko ditu jardunaldiak. Goizeko 10etan parte-hartzaileei harrera egin eta ibilgailuen erakusketa izango da, Astillero plazan. Ondoren, 11:30ean hasita, 12 kilometroko ibilaldia egingo dute auto eta motozikletek, inguruko udalerrietan barrena: Astillero plazatik irtenda Urdulizera abiatuko dira, Gatikarantz, Maruritik igarota, Lemoizera joko dute . Bertatik, Gorliz zeharkatuz, berriro bueltatuko dira Plentziara. Ibilaldia bukatuta sari banaketa ere egongo da: urrunetik datorren ibilgailuarentzat, ondoen zainduta dagoenarentzat eta zaharrenarentzat, hurrenez hurren. Itsas hiribilduko Udalaren laguntzaz, Plentzia Classic elkarteak antolatu du topaketa. Jardunaldian, 25 urte baino gehiago dauzkan edozein ibilgailuren jabeek parte hartu dezakete. Argazkian, iaz egin zuten lehenengo topaketa / Plentzia Classic.