Historia sukaldaritza eskola batean gertatzen da. Bertan, kipulak txikitzen duten bitartean, sei protagonistak negarretan ikusi ahal izango ditugu, sukaldaritzako azken kurtsoa amaitzear daudela. Alberto Boliviako etorkina, "Piras" gazte mugitua, Ikerne neska moderno baina osasuntsua, Galder gainerakoak baino helduagoa ei dena, Xalba surflaria, Estefania jatetxe txiki baten jabe den bikotearen alaba dena eta Juantxo maisua izango dira arazo batetik bestera murgilduko gaituen ero koadrila.
Goenagak urte asko daramatza gidoilari, zuzendari eta aktore lanetan. Bai telebistan eta baita antzerkian ere, eskarmentu handiko emakumea da. Zuzendu dituen lanen artean aipagarriena “Zeru horiek” telebistarako filma izan da. Bernardo Atxagaren izen bereko nobela egokitu eta zuzendu zuen, baina kasu hartan, telebistarako. Telefilme honek, aurreneko aldiz kameraren atzean jartzeko aukera eman zion Goenagari, 2005ean. Oraingoan, berriz, zineman bere lehenengo lan luzeari ekin dio.
Filmaren aurrerakinak: