San Fernando eguna ospatzen dabiltza Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 22a, 19:34

Altzagan ez ezik, Astrabuduan ere izango da tradiziozko doinuak entzuteko aukera, larunbat honetan. Izan ere, San Fernando eguna aitzakia, ekainaren 1era bitartean, hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu bertoko Gaztela eta Leongo Zentroak. Hartara, bihar bertan, Gaztela eta Leongo dultzaineroen kontzentrazioa eta kalejira egingo dute, 11:30etik aurrera. Arratsalderako, berriz, inguru horretan usadiozkoa den calva kirol txapelketa antolatu dute. 16:00etatik aurrera izango da hori. Igandean, Trabudu eta Josu Murueta plazetan eskainiko du emanaldia Trueba tunak, eguerdiko 12etatik aurrera. Datorren astebururako ere ez dira gutxi antolatutako ekitaldia: maiatzaren 29rako, ostirala, “Gotikoa Gaztela eta Leonen” hitzaldia eta pintura tailerrean egindako lanen erakusketa prestatu dituzte. Hurrengo egunean, dultzaineroen kalejira egongo da ,10:45ean; eta Nomadas taldeak alaitutako dantzaldi herrikoia, 19:00etan. Azkenik, maiatzaren 31n, igandearekin, Maria Luisa Cuevasen musika saioa egongo da, 19:00etan; eta ekainaren 1ean, astelehena, musika bandaren kontzertua, Trabudu plazan, 13:00etan. Argazkian, Madrilen jokatutako calva txapelketa / Rafael Gomez Montoya.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun