Kutxazain bati su eman diote Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 23a, 22:40
Algortako Kasino plazan dagoen Banco Sabadell-eko kutxazain automatikoa erre egin dute gaur goizaldean hainbat ezezagunek. Herrizaingo Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, sutea 3:40ak aldera izan da. Erasotzaileek Basagoiti kaleko 49. zenbakiko lonjara hurbildu, kutxazainera erregaia bota eta su eman diote, bertsio ofizialaren arabera. Iturri berari jarraikiz, "kalte handiak jaso dira". Dena den, suhiltzaileek ez dute auzokiderik lekuz aldatu eta ez da zauriturik egon. Europa Pressen arabera, gertaeraren arduradunak "ETAren aldeko talde bat" izan da. Cope irrati kateak, berriz, erasoa eta ordu batzuk beranduago egin den Rubalcaba eta Aresen arteko bilera lotu egin ditu. Bere aldetik, Imanol Landa Getxoko alkateak kutxazaina erre izana gaitzetsi egin du. Era berean, polizien eta suhiltzaileen lana goraipatu du. Azkenik, "bortxakeriaren aldeko hautua egiten dutenen intolerantzia eta buruberokeria argi erakusten duten horrelako ekintzetara" ez ohitzera deitu du. Argazkian, bigarren aldia da Banco Sabadell-en kutxazainaren aurka erasoa egiten dutela. Irudian, 2006ko azaroaren 26an botatako molotov koktelak sorturiko kalteak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun