Gaur egin diete harrera ekitaldia, Leioako Mendibile Jauregian, aurtengo
Umore Azokan izango diren antzerki talde, profesional, babesle, laguntzaile eta komunikabideei. Horrez gain, Umore Azoka 2008 eta aurreko edizioko gainontzeko sariak banatu dituzte, Eneko Arruabarrena alkatea eta Iñaki Gomez Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak gidatutako ekitaldian. Hain zuzen ere, zirku munduan ibili den Ane Miren artistak jaso du Umore Azoka saria. "Bere mugimenduekin musika egitea lortu du, 20 urtetan zehar. Bere lanak Kataluniako Antzoki Nazionalean estreinatu dituen artista da. Eta, nahiz eta erretiratuta dagoen, berak ikasitakoak besteekin konpartitzen dabil orain", kultur iturri leioaztarrek aipatu dutenez. Bitartean, aurrera doa aurtengo Umore Azoka: larunbat honetan, maiatzak 23, 12:30ean abiatuko da hirugarren jardunaldia. Besteak beste, bi ikuskizun estreinatuko ditu Kukubiltxok: "Parrastatze" eta "Morttimer". Bestalde, Ganso Clown & Ciak "Caidos del cielo" lana taularatuko du lehendabiziko aldiz. Azkenik, ikusgai izango dira Teatro Meridional taldearen "Camping", Nacho Vilar Produccionesen "Business Class" edota La Industrial Teatroaren "Rojo". Gainera, lau egun hauetan eta, ekainaren 28ra arte, Marcel-li Antunezen 9 lanez osatutako erakusketa egongo da ikusgai Kultur Leioan. Argazkian, saritutako guztiak, Arruebarrena alkatearekin.