Aurretiaz iragarritako baldintza meteorologiko txarrak gauzatu direla, gaur goizean ehunaka kirolzale batu dira, eguraldi txarrari aurre eginez, Gorlizko Badiaren VII. Triatloi Sarian lehiatzeko. Bertan, Aihoa Murua triatloi olinpiko zarauztarra eta Peru Alfaro hernaniarra nagusitu dira. Parte hartzaileek 50 metro luzerako igeriketa saioa egin dute badian zehar, ondoren 23,3 kilometroko bizikleta ibilbide gogorrari aurre egin behar izan diotela, Orabile, Lemoiz, Andraka, Asteintza (Maruri), Butroe, Urduliz eta Plentzia igaroz, berriro Gorlizera bueltatzeko. Azken atalean, 5 kilometrotako oinezko lasterketari hasiera ema diote, Astondo Ibilbideari bi itzuli emanez. Alfarok 1:11'07"-ko denbora egin du eta Muruak 1:17'18". Taldeka, emakumezkoen proban Codeam Triatloi Elkarte zarauztarra izan da garailea. Gizonezkoenean, berriz, Donostiako Krafft-Atletiko taldea nagusitu da. Gorlizkoa 2009ko triatloi zirkuiturako bigarren proba puntuagarria da eta Sondikako Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Argazkian, Ainhoa Murua, 2005ean Madrilen burutu zen Munduko Triatloi Txapelketan /
Jandercito.