Gaur bukatu da
Leioako Umore Azokaren hamargarren edizioa eta, urtero legez, sail ezberdinetako irabazleen izenak eman dituzte ezagutzera, azken jardunaldi honetan. La Pez konpainiak irabazi du Euskadiko Kale Ikuskizun Onenari Saria. 'El Show de la Patera Rosa" antzezlanaren "sentsibilitatea eta kritika dosi handiak" goraipatu ditu Jordi Colominas, Jorge Sanz, Eduardo Lopez, Elvira Marin eta Carlos Gilek osatutako epaimahaiak. Gainera, "parte hartzeko joko eszenikoak eta konpromisozkoak proposatzen" dituztela azaldu dute. Munduko Kale Ikuskizun Onenari saria La Industrial Teatrerak eskuratu du, "Rojo" obragatik. "Ikuslearekin duen erlazio berezia" aipatu du epaimahaiak. Azkenik, aipamen berezia egin diote Producciones Javier Leoniren "Maletas de ida y vuelta" ikuskizunari, taula gainean "23 musikarik, dantzarik, aktorek eta zirkuko langilek" parte hartzen dutelako. Argazkian, La Industrial Teatrera.