Astearte honetan, maiatzak 26, inguruneak bere artean daukan eraginaz hitz egingo du Rogelio Lopez Cuenca artista bisualak, Arte Ederren Fakultateko gradu aretoan, "Hear me with your eyes" hitzaldi-sorta itxiko duen saioan. Hitzordua goizeko 11etan jarri dute. Malagakoak behin baino gehiagotan aldarrikatu du bere artelanen izaera kolektiboa. “J´(e m)´accuse” manifestuan artistak bere buruari leporatzen dio “sinestea artelan oro bere aurreko artelanetatik eratorria dela, eta haiekin batera sare bat, ehun bat osatzen duela”, EHUko iturrien adierazi dutenez. Beraz, Lopez Cuencak uste du bere lanak guztien emaitza direla, baita lanok egiteko eragozpenak jarri zituztenena ere. Argazkian, Rogelio Lopez Cuenca Granadan hitzaldia ematen / FAAQ.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!