Bihar bilduko da herritarrek parte hartzeko foroa Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 25a, 21:07
Tokiko Agenda 21 egitasmoaren ezarpen prozesuarekin jarraituz eta "auzokideekin komunikazio etengabe eta bizia mantentzeko helburuarekin", herritarrek parte hartzeko foroa deitu du Urdulizko Udalak. Astearte honetan bertan, maiatzak 26, jarri dute hitzordua, kultur etxean. Gauzak horrela, 19:00etan hasita, Urdulizko mugikortasunerako ahulezia eta sendotasunak aztertuko dituzte, "batez ere mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia dutenak, bai herri mailan, bai eskualde mailan ere", udal iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, Juan Olea Urdulizko alkatea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun