Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sareak ikasturtea agurtuko du Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 25a, 21:33

Ondarroa, Basauri, Ermua eta Getxo udalerrietako jabekuntza eskolek ekitaldi bat antolatu du 2008-2009 ikasturteari agur esateko. Ospakizuna Areetan izango da, ekainaren 6an, larunbatarekin. Jardunaldia 11:00etan hasiko da, Andres Isasi Musika Eskolan, Basauriko Jabekuntza Eskolako Antzerki taldearen emanaldiarekin. Ondoren Nekane Jurado eta Mertxe Larrañaga ekonomistek krisi ekonomikoa eta honek emakumeengan duen eraginaz hitz egingo dute. Eztabaidaren ostean, Ohiulari Klown taldeak "klownondorioak" aurkeztuko ditu eta, 14:30ean, ibaian gora ibilalditxo bat egingo dute parte-hartzaileek txalupa batean, mokadu eta guzti. Hasiera Areetako ontziralekuan izango da eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan amaituko da. Han, 15:30ak aldera, amaiera emango diote jardunaldiari. Parte hartu ahal izateko izena eman behar dute interesdunek Getxoko Berdintasun Zerbitzuan, herritarren arretarako bulegoetan edo berdintasuna[abildua]getxo.net posta elektronikora bidali fitxa. Izena emateko epea ostegun honetan amaituko da. Informazio gehiago 944 660 136 telefono zenbakian jaso daiteke. Argazkian, Getxoko Jabekuntza Eskolako kideak irrati tailerrean parte hartzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun