Pasa den maiatzaren 16an, Puma Zein Kondor talde sopeloztarra nagusitu zen Sopelako Esaera Zaharren Txapelketan, 200 bat ikusleren aurrean. Horrela, Badok 13 Berango eta Bilboko taldearen enegarren garaipena ekidin zuten etxekoek, estilo propioa erakutsiz. Errege berri lege berri, alegia. 18 taldek parte hartu zuten Gotzon Garate zena omendu zuen probaren 16. edizioan, "Jakinek ez deko kalterik" esaera zaharra lelotzat hartuta. Finalaurrekoan, Zorrotzako Oskarbi eta Itzubaltzeta / Romo, Astrabudua eta Portugaleteko Berdin Dost taldeak berdinduta gelditu ziren 3. postuan. Bosgarren sailkapena tokiko beste talde batek hartu zuen: Are Kokoloagoak. Finalaurrekoa eta finalean Jone Uriak eta Aitor Mendiluzek botatako bertsoak zein lehiakideen erantzunak
hemen entzun daitezke (mp3). Berriz, Euskadi Irratiko "Amarauna" saioak esaera zaharrei buruz egindako
programa hemen dago entzungai (mp3). Bertan, Aritz Urrutikoetxea eta Aritz Barandiaran Puma Zein Kondor talde irabazlearen kideak, Aitor Mendiluze finaleko bertsolaria, Adolfo Arejita eta Andoni Egaña solasean aritu ziren. Argazkian, Puma Zein Kondor talde irabazlea.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.