Lamiako Maskarada elkarteak azaldu duenez, hiru atal ditu ikuskizunak. Lehenengo biak arratsaldean izango dira, 17:30etik aurrera. Ordu horretan, Gaztelubide kaleko errotondatik kalejiran abiatuko dira Lamiakoko metro geltokiraino, Maiatza, erraldoiak, fanfarrea eta herriko dantza taldea; maskarada eta maiatzaren etorrera herrian zehar iragarriz. 18:00etan, berriz, Mari eta Sugaar bere senarra agertuko dira Lamiaren eskulturaren ondoan eta Udagorri dantzatuko dute bertan. Besteak beste, joan-etorria egingo dute Txopoetako garbitegiraino, bidean pertsonaia mitologikoekin dantzatuz eta gaueko akelarrerako gonbitea luzatuz. Hain zuzen ere, 22:30etik aurrera, suaren inguruan dantzatuko dute bildutako pertsonaia guztiek, Lamiakoko futbito zelaian. Akelarrean, jentil mitologiaren eta kristautasunaren arteko borroka islatzen duen antzezpena egingo dute; zeinean sua, musika eta biribilketak nagusi izango diren.
Lamiaren kondaira
Prudentzia alargunaren semea marinela zen. Urrunean itsasontziren bat ikusten zuenean, semea etorriko zen esperantzaz Ondizen zuen etxetik Abra ingurura jaisten zen. Halako batean, betiko legez, semea agertu ez eta tristuraz beteta etxerako bidean hil egin zen. Kondairak dioenez, Lamia bihurtu zen.
Jaien egitaraua:
Maiatzak 29, ostirala
Maskarada Eguna
16:30 Txupina eta jaien hasiera txosnan.
17:30 Maskaradaren lehengo zatiaren hasiera, Gaztelubideko errotondan.
18:00 Anima zaitez biribilketan!
18:30 Maskaradaren bigarren zatia txosnaren ondoan.
20:00 San Maximo Lamiakoko zaindariaren ohorezko meza.
20:00 Leioako Errekaldeko jubilatuen abesbatza, urterik urtera hobetzen.
21:00 Txosnan musika ona eta giro hobea, baita bokata egin berriak ere.
22:30 Maskaradaren hirugarren zatia: akelarrea, eliza ondoan, zoragarria!
00:00 Hakker taldearen erromeria.
02:00 Atsedenaldia eta probatxoa ausartenentzat.
02:30 Hakker-ekin dantzan jarraitu.
04:30 Etorri txosnara eztarria bustitzera, eta laster, dena biltzera.
Maiatzak 30, larunbata
Lamiako Eguna
10:00 Txupinarekin denok gora!
11:00 Umeentzako jolasak eta pailazoak, goiz osoan.
12:00 Denok poteatzera auzoan zehar, txosnan geldialdia eginez.
12:30 Goiza girotuko du Leioako Udal Musika Bandak.
13:00 Igel toka eta Lamiakoko I. Tiragoma Txapelketa.
13:30 Paella lehiaketaren hasiera.
15:00 Ekarri zure paella txosnara.
16:00 Hirugarren tute txapelketa txosna ondoan.
17:00 Taekwondo erakustaldia.
18:00 Eliza ondoko futbito zelaian, euskal dantza erakustaldia, Txikiak taldearen eskutik.
19:00 Gladiadoreak, txosnan.
19:30 Playback txapelketaren hasiera.
20:00 Zer, goseak jota? Ba, txosnara etorri eta txorizoa sagardotan dastatu.
21:30 Mozorro lehiaketa.
22:30 Oskar Vivoren transformismo ikuskizuna.
00:00 Orots taldearekin dantzaldia.
02:00 Zaku lasterketa barruko arropatan jantzita.
03:00 Dantzan jarraitu.
05:00 Happy hour, 2x1 txosnan.
Maiatzak 31, igandea
Athletic Eguna
10:00 Txupina, azken ahalegina!
11:30 Gaztelu puzgarriak, ludoteka eta bitsa jaia Langilerian, goiz osoan zehar.
12:00 Guztiok poteoan Lamiakoko tabernetatik, trikiarekin.
12:00 Athleticen eta Lamiako auzoaren historia omentzeko monolitoaren inaugurazioa.
12:15 Aurreskua.
12:30 Argazki erakusketa, Lamiako auzoko historiaren ehun urte baino gehiago, jendea, eta jaiotzen ikusi zuen taldea.
12:30 Athleticen orratz erakusketa.
12:45 Graffiti lehiaketa, aurten Athletici buruzkoa.
13:00 Herri kirolen erakustaldia, Iparralderen eskutik. Mahai-futbol erraldoia, goiz osoan.
14:15 Athletic jaio zen lekura arteko paseoa.
14:30 Herri bazkaria, txosna aurrean.
17:00 Athleticen azken liga partida. Zuzenean txosnako karpan.
18:00 Camp dantzaldia, Kabt taldearekin, 21:00ak arte.
19:30 Sari banaketa, eta erromeriak darraiela!
20:00 Txokolatada, Jai batzordeak eskainita.
21:00 Jaien bukaera.