Fadurako igerileku olinpikoa itxi dute ostiralera arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 26a, 18:27

Fadura udal kiroldegiko igerileku olinpikoa itxita egongo da gaur asteartetik eta datorren ostiralera arte, hilaren 26tik 29ra arte, kirol instalazio horretako estalkia konpontzeko lanak egingo direlako, Getxo Kirolak udal erakundeak jakitera eman duenez. Igerileku olinpikoko estalkian kalteak izan ziren pasa den urtarrilean, Getxon ondorio txarrak utzi zituen haize bolada bortitzaren eraginez. Konpontze lanak egingo dira behin-behinean ipinitako plakak aldatu eta horien ordez beste batzuk behin betiko jartzeko, eta estalkia zabaldu eta zarratzeko sistema berriz aztertzeko. Lanak amaitu artean Getxo Kiroleko bazkide eta erabiltzaileek Fadura eta Gobelako kiroldegietako barruko igerilekuak erabili ahal izango dituzte, udal iturriek zabaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun