Identifikatu ostean, adin nagusiko bi gizoni salaketa jarri die Getxoko Udaltzaingoak, udalerriko supermerkatuetan edari alkoholikoak erosi eta 18 urtetik beherako gazteei saldu zizkiotelakoan. Tokiko polizia iturrien arabera, bi kasuetan, aipatutako pertsonek aurretik adin gabekoekin edarien salmenta hitzartu zuten, dendek beraiek egiten duten kontrola gainditzeko, horiek normalean nortasun agiria eskatzen baitute adin gabea direla susmatzen dutenean. Ekintza hori, Algortan gazteen kontzentrazioak eta edari alkoholikoen kontsumoa kontrolatzeko Udaltzaingoa aurrera eramaten ari den jardueraren barruan kokatzen da. Bi gizon horiei Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasunen Legea haustea leporatzen diete. Mota horretako delitu baten isuna 3.000 eurokoa izaten da. Argazkia: Industrial Lord & Mano .
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!