![](http://farm4.static.flickr.com/3545/3473589380_e6be5a4110_m.jpg)
"Elkartasun Eguna" lelopean, Euskal Herriko hainbat txokoetan egingo diren ekitaldiak debekatzeko eskatu dio gaur Espainiako Auzitegi Nazionalari Dignidad y Justicia (DyJ) elkarte ultraeskuindarrak, "terrorismoari gorazarre egitea" delakoan. Ostiral honetan, maiatzak 29, Bilbon, "Joseba Artola Ibarretxe, Fernando de Luis Astarloa eta Inma Patxo Martin presoei omenaldia" egingo zaiela aipatu du DyJk. Hurrengo egunean, berriz, Hernanin, "ETAko presoen aldeko manifestazioa" izango dela salatu dute. Larunbat honetarako,
Algortan deitutako Elkartasun Eguna ere epaileen jo-puntuan jarri du Dignidad y Justiciak. Ultraeskuindarrek aipatu dutenez, "berriki mehatxu terroristengatik kondenatutako Zigor Goikoetxea dago gorazarre egingo dieten ETAko presoen artean". Hala ere, Auzitegi Nazionalak ez du, oraindik, Azkorriko mutilari
apirilaren 14an egindako epaiketaren gaineko ebazpenik kaleratu, UKBERRI.NETek baieztatutakoaren arabera, behintzat. Argazkian, Algortan egindako amnistiaren aldeko manifestazioa.