Gaur "Tortura orain" izenburuko hitzaldia eskainiko du Ane Ituño Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) kideak Villamonteko kultur etxean. 19:30ean izango da hori. Toki eta ordu berean, "Itsasoaren alaba" dokumentala ikusteko aukera egongo da ostegunean, hilak 28. Filma ikusi ondoren foruma egingo da. Bertan izango dira Josu Martinez dokumentalaren zuzendaria, Haize Goikoetxea dokumentalaren protagonista, eta Txema Urkijo GITE-IPES elkarteko ordezkaria. Azkenik, maiatzaren 29an, hileko azken ostirala izanik, elkarretaratzea izango da, 20:00etan, Telletxe plazan. Bertan, Getxoko Udalean aurkeztuko den dokumentuari atxikimendua eman ahalko zaio.
AAMren oharra:
Bertan behera gelditu dira larunbatean Algortan egiteko ziren Elkartasun Eguneko ekitaldiak
Bertan behera gelditu dira larunbatean Algortan egiteko ziren Elkartasun Eguneko ekitaldiak, Getxoko udalak, hilabete aurretik eskatutako baimenak ukatu egin dituelako.
Dginidad y Justicia elkarte eskuindarrak ekitaldiak debekatzeko salaketa jarrita zeukan Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina kasu honetan ez da beharrezkoa izan, lan hori Getxoko udalak bete duelako, gezurrezko aitzakiak erabiliz azken unean ukatu ere.
Dena dela, elkartasunaren aldarriari eusten zaio, eta beste modu eta egunetan gauzatuko dira elkartasun-ekitaldiak Algortan.
22 preso politiko Getxon. Elkartasuna!