Metroko lanak direla eta Geroa ikastolan behin-behineko pasabide bat jartzea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 27a, 15:41

Metro Bilbaok darabilen herrilanak direla eta, Getxoko Goñi estrata itxita gelditu denez, inguruko auzokideek itzulinguru handia eman behar dutela zabaldu du gaur Getxoko PSE-EEk. Arazo horri, baina, konponbidea bilatu dio Luis Almansa tokiko PSE-EEko bozeramaileak: Maidagan kaletik Ormaza estratara joango den behin.-behineko pasabide bat sortzea, Geroa ikastola zeharkatuko lukeena. Proposamena gauzatu ahal izateko, mozio gisa aurkeztu dute ostiral honetan, hilak 29, egingo den Udalbatzan. Almansak gaur goizean azaldu duenez, metroa Maidagan kaletik lurperatzeko lanek eragin handia izan dute Getxon. Izan ere, Goñi estrata "auzokideek oso maiz erabiltzen duten" bidea da, "Bidezabal metro geltokira heltzeko zein Algortara mugitzeko, batez ere Goñi-Barrin, Urin edo Goñi Goikoan etxea dutenek". Orain, kexatu denez, auzokide horiek Torrebarria estrata edo Ormazako errotondatik joan behar dira, ingurumari handia eginez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun