Berango inguruan azken asteetan izandako
polizia kontrolen inguruko datuak zabaldu ditu tokiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Emandako datuen arabera, martxoaren 26tik maiatzaren 13ra bitartean, gutxienez, hamar bider izan ziren aipatu udalerriko errotondan, sarreran edota metro geltokian kolore ezberdinetako poliziak: Ertzaintza batzuetan, Espainiako Polizia besteetan eta Guardia Zibila hainbatetan. Azken horiek uniforme berdea jantzita paratu ziren, apirilaren 27an, Sabino Arana kalean. Horretaz gain, martxoaren 20an, Barrikan jarri zuen kontrola Polizia Nazionalak; eta, maiatzaren 6an, Urdulizen, Ertzaintzak. Hala ere, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohartarazi duenez, "kontutan hartu behar da, hauek baino kontrol eta jazarpen gehiago egiten direla Uribe Kostan, eta dagoenaren irudi bat besterik ez duela ematen". Argazkian, Guardia Zibilaren kontrol bat /
Askatu.org.