Elecqui enpresako langileak salatu ditu Ricardo Benedi enpresari algortarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 27a, 19:51

Joan zen asteazkenean, maiatzak 20, Barakaldoko epaitegi aurrean egin zuten elkarretaratzea Elecqui enpresako langileek, lantegi horren jabe den Ricardo Benedi enpresari algortarrak salaketa jarri izana gaitzesteko. Sare Antifaxistak jakinarazi duenez, 21 behargin salatu ditu Benedik, "kalumnia eta irainak" egin dizkiotelakoan. Elecqui enpresa likidaio prozesuan dago gaur egun: uda igaro arteko epea jarri dute, eroslea aurkitu eta horren jarduera mantendu ahal izateko. Sare Antifaxistak "ultraeskuindartzat" jotzen duen enpresa gizonak "280 familia kale gorrian" utzi dituela salatu dute langileek. "Bere gestio kaskarragatik langabezian uzteaz gain, salaketa jarri egin digu", aipatu dutenez. Asteazkenean bertan, adiskidetze-egintza burutu zuten Barakaldoko epaitegian. Argazkian, Elecquiko langileen kontzentrazioa / Sare Antifaxista.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun