Eusko Jaurlaritzak ondare kultural izendatu du Plentziako hirigune historikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 27a, 21:13
Kultura Sailaren proposamena aintzat harturik, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak ondasun kultural izendatu zuen atzo Plentziako hirigune historikoa, monumentu multzo izendatuz. Izendapen horren helburua, Plentziaren kasuan, hiriguneak gaur egun duen antolaketa eta eraketa babestea da. Izan ere, itsas hiribildu bizkaitarreko hirigune historikoan daude, besteak beste, Santa Maria Magdalenako eliza, kultur etxea, hainbat kale eta zeharkale, eta Plentzia ibairaino iristen diren geroagoko zabalguneak nabarmentzen dira. Monumentu multzo izendatzeak, eraikinen multzoan aldaketak eragin ditzakeen interbentzioak galaraziko ditu, baldin eta interbentzio hauek gauzatzeko baimenik ematen ez bada. Argazkian, eliza / Carlos M. Gonzalez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun