Gidatzen zuen ibilgailua, Porsche markakoa, Algortan babes hesi baten kontra jo ondoren autoa bertan utzi du gidariak gaur goizean, Ertzaintzak azaldu duenez. Gertaera goizeko 6:25ean izan da Uribe Kostako korridoreko 637 kilometroan, Getxo eta Berango lotzen dituen zatian, Bilboko noranzkoan. Ertzaintza tokira joan eta ibilgailua topatu du. Autoaren barruan inor ez zegoela azaldu dute poliziek. Hala ere, lehenengo momentutik, lapurtutako Porschea izatea baztertu du poliziak. Behin gidaria topatuta, autoa enpresaren izenean daukana, zigorra jarri diote, trafiko segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Izan ere, istripu gunea ez du seinaleztatu gizonak eta horrek arriskua eragin du beste gidariengan, Ertzaintzaren arabera. Errepidea 8:00ak aldera zabaldu dute guztiz. Argazkian, Ertzaintzaren errepide kontrola.