![](http://farm4.static.flickr.com/3563/3461789579_bd8bea7dc3_m.jpg)
Getxoko
Euzko Gaztedi (EGI) erakundeak honako adierazpen hau egin nahi du PP alderdiak Pirritx eta Porrotx pailazoen ekitaldiaren inguruan hartu duen jarrerari erantzuteko: 1. Egoki jotzen dugu
Getxoko Kultur Etxearen presidentearen jarduna, hau da, pailazo hauek kontratatzea, emanaldira joatea erabakitzen duten bizilagunen gozamenerako. 2. Gure iritziz zentzugabeak dira PP alderdiak Pirritx eta Porrotx pailazoen jardueraren inguruan
eginiko salaketak, hau da, beren hitzetan "umeak entretenitu edo dibertitu beharrean, berotu eta kutsatu egiten dituzte terrorismoaren aldeko aldarrikapenekin". Getxoko PP alderdikoak gonbidatu nahi ditugu, pailazo hauen ekitaldira joan daitezen eta esan dezaten ekitaldi honen zein zatitan egiten den hori. 3. Babestu eta lagundu egiten dugu Kultur Etxearen presidentearen jarduna eta hiritarren aukera askatasunaren aldeko aldarrikapena egin nahi dugu, haiek baitira -eta ez alderdi politikoak- Pirritx eta Porrotx
pailazoen emanaldira beren umeak eramateko ala ez eramateko erabakia hartu behar dutenak. Argazkian, Porrotx.