Zerbitzuaren gabezia, tokiko arduradunek "berezitasun" bezala aipatzen dutena, da pertsonak ezin duela ordu bete baino gehiago bizikleta erabili mailegu bakoitzean, eta bereziki ezarritako gunetan utzi behar duela beste pertsona batek hartu ahal izateko. Halere, nahi beste aldiz har dezake bizikleta –hori bai, aurrekoa utzi duenetik 15 minutu pasa eta gero-. Keltse Eigurenek herritarrak zoriondu nahi izan ditu erakutsitako gizalegezko jokaeragatik eta zerbitzu berriarekiko izandako errespetuagatik.
Datuak
Orain lau mailegu-gune martxan daude udalerrian: Areetako Xake plazan, Fadura kiroldegian, Bizkaiko Zubian eta Ereagako hondartzan. Guztira, 32 bizikleta daude eskuragarri. Gune bakoitzean berehala erabiltzeko bizikletak daude baita bertan, behin erabili eta gero, uzteko lekua ere (hortxe edo beste edozein mailegu-gunean hartutakoa bada ere). Gainontzeko mailegu-gune guztiak, guztira 12 izan arte, apurka-apurka jarriko dira martxan. Urteko egun guztietan erabili ahal izango dira, 07:30etik 21:00ak arte. Zerbitzua erabiltzeko prezioa da urteko 10 eurokoa (Getxo udalerrian erroldatuta daudenentzat) eta 20 eurokoa kanpotarrentzat. Bizikleta aldian aldian erabiltzeko prezioa, berriz, 2 eurokoa izango da.
Interesatuek, ekainaren 5era arte argibide gehiago lortu ahal izango dute, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00ak arte Algortako Juan Bautista Zabala kalean eta Itzubaltzeta / Romoko Aurrezki Kutxa kalean dauden Herritarren Arretarako bulegoetan. Halaber, eta epe mugagabean, Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre kalean Emausek duen dendara bertara jo dezakete. Informazio gehiago bihar ostiraletik, maiatzaren 29tik aurrera, www.biziprest.com/getxobizi web gunean. Edozein galdera edo iradokizun argitzeko doako zenbaki telefonoa ere badagoela gogoratu dute zerbitzuko arduradunek: 900 840 345.