Pertsona bat hil da Fadurako igerilekuetan izandako bihotz arazoak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 28a, 23:45

Fadurako erabiltzaile bat zendu da gaur arratsaldean Gurutzeta ospitalean igeritokian makalaldi bat pairatu ostean. S.J.J. 76 urteko Getxo Kirolen bazkidea Faduran egon da igeri egiten eguerdian eta une jakin batean, beste kale batetik zihoan beste kirolzale batek igarri du S.J.J. hondoratu eta oka egin duela. Kirol eta mediku zerbitzariek esku hartu dute eta bi igerilarik eta tekniko batek igeritokitik atera eta balizko bihotz-arazotik suspertu egin dute. Ondoren, protokoloak jarraituz larrialdiko zerbitzuekin batera ospitalera bideratu dute igerilari adindua, baina Gurutzetan hil da. Fadurako igeritoki hori hainbat denboraz itxi behar izan dute eta, beraz, udalerriko ikastetxe bateko ikastaroak bertan behera utzi behar izan dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun