Udaberriko Abesbatzen Kontzertua egingo dute larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 29a, 00:49

Barrikako Udaberriko Abesbatzen Kontzertua larunbat honetan, maiatzak 30, izango da, 20:30etik aurrera, Andra Mari elizan. Emanaldia Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatu du eta denera hiru abesbatzek kantatuko dute. Alde batetik, Trapagako Gazte Abeslariek parte hartuko dute, Izaskun Mendiolak zuzenduta. Bestalde, Zeanuriko abesbatzak ere esku hartuko du, Mila Milikuaren gidaritzapean. Azkenik, hitzordura joatea erabakitzen duten pertsonek Durangoko orfeoiaren emanaldiarekin gozatzeko aukera izango dute. Azken hau ere Milia Milikuak zuzenduko du. Abesbatzarik zaharrenetakoa da durangotarra. 1882an egiten zaio lehen aldiz aipamena, “El Durangues” egunkarian. Gai anitz lantzen ditu: eliz musika, folklorea, polifonia... Argazkian, Durangoko orfeoia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun