Bestalde, Urteroko ohiturak agintzen duenez, jaialdi asturiarra larunbatean izango da eta Asturiasetik etorritako autobusei ongi etorria emanez abiatuko da Zubieta eta Ganeta kaleen bidegurutzean goizeko 12:00etan. Ordu bat beranduago, alboka-txikiteoa abiatuko da Itzubaltzeta gaztetxetik, Euskal Herriko sagardoa ez dela faltako. 15:00ean hasiko den herri bazkarirako txartelak gaztetxean bertan hartu ahal izango dira 5 euroren truke. 18:00etan, Villaviciosako gaiteroen kalejira egingo dute Itzubaltzeta / Romon zehar gaztetxeraino. Bertan, Asturiaseko sagardo dastaketa izango da, kontzertuetarako beroketa gisa. Kontzertua 21:00etan hasiko da, asturieraz abesten duten Misiva eta Vinagre de Sidra taldeekin. Sarrerak 4 euro balio du.
5. Folixa Asturianaren kartela