Bertso-pilota partida jokatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 29a, 21:05
Larunbat honetan, maiatzak 30, bertso-pilota saio bereziaz gozatzeko aukera egongo da Algortan. Hitzordua 19:00etan jarri dute, San Nikolas plazako frontoian. Bertsotan Arrate Illaro algortarra eta Beñat Vidal leioaztarra izango dira eta eskupilotan, berriz, Gonzalezek eta Larrazabalek osatutako bikotea, Etxebarria eta Martin II.aren kontra. Bitartean, ekainaren 19an, ostiralarekin, izango da Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatutako hurrengo ekitaldietako bat; ezagunenetakoa agian, Izan ere, egun horretan egingo dute, Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazan, "Balkoitik balkoira" ikuskizuna. Gaueko 10etatik aurrera, Igor Elortza eta Unai Iturriaga durangarrak ibiliko dira abesten. Argazkian, Xabier Amuriza balkoitik abesten, Algortako Portu Zaharrean / Getxo.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun