Ekainaren 14an egingo dute kanpoko margo lehiaketa Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 29a, 09:35

Barrikako Udalak XXI. Kanpoko Margo Lehiaketa deitu du ekainaren 14rako, igandearekin. Nahi duen edonork parte hartu ahal izango du horretan, adin-mugarik ez baitago (kategoria ezberdinak bai). Gaiari dagokionez, Barrikari buruzkoak izan beharko dira lanak, udalerritik bertatik begiratuta. Parte hartzaileek lan bakarra baino ezin izango dute aurkeztu. Hori bai, teknika librea izango da. Marrazkiak atari zabalean egin beharko dira, horretarako emandako denboran. hau da, 9:00etatik 17:30ak arte. Ordu horretan itxi egingo da lanak emateko epea. Azkenik, ekainaren 21ean emango dituzte ezagutzera irabazleen izenak, San Juan jaietako beste lehiaketetako sariekin batera. Margoak udaletxeko liburutegi zaharrean egongo dira ikusgai egun horretan. Bitartean, ekainaren 13an, Barrikako jaietarako kamiseta tailerra egingo dute, 11:00etatik 14:00etara, udaletxean. Jarduera hori 4 eta 12 urteko haurrei zuzenduta dago. Tailerrean esku hartzeko aurretik izena eman beharko da, horretarako azken eguna gaur dela. Inskripzioa Barrikako Kultur Etxean (Txintxilandia eraikina) aurkeztu beharko da. Informazio gehiago Kultur Etxean edota 946 775 163 telefono zenbakian eskura daiteke. Argazkian, mutiko bat margotzen.

Ekainaren 14ko kanpoko margo lehiaketan parte hartu nahi dutenek aurrez euskarrian zigilua jarrita aurkeztu behar izango dituzte euren lanak. Hori udaletxe pean egingo da 9:00etatik 10:30ak arte, lehiaketa egun berean. Lanak jasotzeko ordutegia, 16:30etik 17:30ak arte izango da. Sariei dagokienez, parte hartzaile guztientzako izango dira oroigarriak. Bertoko lehiakiderik hoberenak (udalerrian erroldatuta egon beharko du), berriz, 100 euro jasoko ditu.

Kategori bakoitzean sariak emango dira:

A kategoria, 6 urte arte

1. Margotzeko tresnak.
2. Margotzeko tresnak.
3. Margotzeko tresnak.
4. Margotzeko tresnak.

B kategoria, 7-8-9 urte

1. Margotzeko tresnak.
2. Margotzeko tresnak.
3. Margotzeko tresnak.
4. Margotzeko tresnak.

D kategoria, 10-11-12 urte

1. Margotzeko tresnak.
2. Margotzeko tresnak.
3. Margotzeko tresnak.
4. Margotzeko tresnak.

E kategoria, 13-17 urte

1. 250 euro.
2. 200 euro.
3. 175 euro.

F kategoria, 18 urtetik gorakoak

1. 600 euro.
2. 450 euro.
3. 375 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun