![](http://farm4.static.flickr.com/3611/3576029854_a71e3ff793_m.jpg)
Iniziatiba Internazionalista koalizioak bihar, larunbata, Iruñeko Anaitasuna pabilioian emango duen mitinera joateko autobusa jarri dute eskualdean. Izan ere, Plentziako ezker abertzaleak jakinarazi duenez, bertan
Iniziatiba Internazionalistak Euskal Herrian burutuko duen ekitaldi nagusia izango da, 17:30etik aurrera, kandidaturako hainbat kidek eta Euskal Herriko gonbidatuek parte hartuko dutela. Hori dela eta, hautagaitza horrek esateko duena entzuteko autobusa antolatu dute. Iruñera joan nahi duenak eskualdeko ohiko lekuetan izena eman edo ohiko posta elektronikora bidal dezake horren berri. Autobusa Plentziako metro geltokitik irtengo da arratsaldeko 2etan eta eskualdea zeharkatuko du Iruñeraino baino lehen. Bestalde, Iniziatiba Internazionalistak ekitaldi politikoa egingo du asteartean, ekainak 2, 19:30ean, Algortako Telletxe plazan. Hala ere, ordu eta erdi lehenago hasiko da bideo proiekzioa eta propaganda banaketa. Argazkian, atzo hezkuntza arloko kideek
Bolognari aurre egiteko II bozkatzeko deia luzatu zuten / Iniziatiba Internazionalista.