Gaztea topatutako toki hartan ertzainek egiaztatu ei zutenez, mutila manipulatzen zebilen poltsa hura ostutakoa zen eta, bertan, lekukoek deskribatutakoekin bat egiten zuten arropak zeuden. Ertzaintza ihes egindako gizonezkoa bilatzen hasi zen, eta atzo goizean atxilotu zuen.
Atxilotua (polizia aurrekariak ditu) polizia egoitza batera eraman zuten, dagozkion eginbideak burutzeko eta, ondoren, epailearen esku jartzeko. Gainera, lapurreta egin ei zuen egun berberan, Martuteneko espetxetik irten berria zen; izan ere, hilaren 22an egindako antzeko lapurreta batengatik zigorra betetzen ari zen. Gizonezkoa azken bi hilabeteotan Sopelan eta Getxon egindako beste sei lapurretatan nahasita dagoen ikertzen ari da orain EAEko Polizia.