Koadrilen Eguna ospatuko dute bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 29a, 20:21

Larunbat honetarako, maiatzak 30, Koadrilen Eguna antolatu du Sopelako Kolektiboen Koordinadorak. Goizeko 10etan, mendi martxan batekin hasiko dute jardunaldia, udaletxetik abiatuta. Ondoren, pintxoak dastatzeko aukera egongo da, 13:30ean, udaletxeko plazan. Izan ere, "menditik etorri ostean pilak kargatu egin behar dira", aipatu dutenez. Horretarako, musika ere izango dute lagun. Toki berean, herri bazkaria egingo dute 15:00etan eta, horren ostean, koadrilen arteko jolasak. Oturuntzarako txartelak ohiko lekuetan daude salgai, 6 eurotan. Bukatzeko, arratsaldeko 19:00etan, Orkresta taldeak alaitutako poteoa egingo dute herriko taberna ezberdinetatik. Argazkian, biharko eguna iragartzeko kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun