Asteartean, ekainak 2, "Decrecimiento y simplicidad voluntaria" dokumentala eskainiko du Ezker Antikapitalistaren aldeko Uribe Kostako sostengu taldeak Algortako Villamonte kultur etxean. Emanaldia 19:30ean abiatuko dute eta bukatzean hitzaldia izango da. Egun berean, baina 19:00etan hasita, kaleratzeen aurkako ekitaldi publikoa egingo du POSIk Lamiakoko herri ikastetxean.
Iniziatiba Internazionalista
Bestalde, Iniziatiba Internazionalistak larunbateko Iruñeko mitinaz gain, bi ekitaldi baieztatu ditu. Alde batetik, eskualdeko ekitaldi politikoa egingo dute asteartean, ekainak 2, 19:30ean, Algortako Telletxe plazan. Hala ere, ordu eta erdi lehenago hasiko da bideo proiekzioa eta propaganda banaketa. Beste aldetik, hiru egun beranduago, ostiralarekin, beste ekitaldi politiko bat egingo dute Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan, 20:00etan.