![](http://farm4.static.flickr.com/3537/3460014808_afcf2d3135_m.jpg)
Asteburu honetan, maiatzak 30 eta 31, Arenas Club taldearen mendeurreneko torneoa jokatuko da, Itzubaltzeta / Romoko Gobela futbol zelaian. Espainiako liga sortu zuten hamar taldeek jokatuko dute, baina kimuen kategoriakoak. 1928an lehen maila sortu zen, talde hauekin: Athletic Club, Bartzelona, Real Madril, Atletico Madril, Espanyol, Erreala, Racing, Europa, Real Union eta Arenas Club; azken hori Jose Maria Acha lehendakaria zela. Gauzak horrela, alde horietako 10 eta 11 urte arteko gaztetxoak izango dira asteburuko protagonistak. Bi taldetan banatuta, larunbatean sailkapen fasea jokatuko dute, denak denen aurka, goizeko 10etati aurrera eta egun osoz. Partida bakoitzeko zatiek 13 minutu izango dituzte. Lehenengo biak igandeko finalerdietarako sailkatuko dira. Orduan hirugarren eta laugarren postuetarako eta finalerako norgehiagokak jokatuko dira. Finala igandean izango da, 12:15ean. Argazkian, Dario Urzayk egindako kamiseta berriak ere estreinatu dituzte, urteurrena dela eta.