![](http://farm4.static.flickr.com/3601/3576017970_475f8d219e_m.jpg)
Getxoko Udalak hiru lankidetza hitzarmen berritu ditu udalerriko ikasleren gurasoen elkarteen federaziorekin. Aurten prebentzio mailako heziketa programak aurrera eramateko, 13.567 euroko zenbatekoa bideratuko du Udalak. Hain zuzen ere, udalerriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioak, FAPAGek, 3.477 euro jasoko ditu; ikastetxe publikoetako Bigarren Hezkuntzako Federazioari, Elkargarriri, 6.844 euro emango dizkiote eta ikastetxe pribatuetako federazioari, El Pupitre izenekoari 3.246 euro. Hitzarmenen helburua Gurasoen Eskolak eskainiko dituen ikastaroen bidez heziketa programa sustatzea eta garatzea da, besteak beste, honako gai hauei buruz: drogamenpekotasuna prebenitzea, eskolan porrot egitea galaraztea, familiarekin komunikazioa, osasunerako heziketa, nerabeak eta IHESa. Argazkian, haxixa da nerabeek gehien kontsumitzen duten droga ilegala.