Getxoko Udalak Bilboko Portu Agintaritzari eskatuko dio "erabateko utzikeria egoeran dagoen" Areetako portua konpontzea. Izan ere, hilabete hasieran Getxo udalerriko popularrek proposatu zuten neurri hori, kontuan hartuta laster zaharberrituko den Areetako kaiaren ondoan dagoen moilaren egoera txarra eta horren kudeaketa Bilboko Portuaren aginteari dagokiola. Pasa den ostiralean, Udalbatzak aho batez onartu zuen Bilboko Portuko Agintaritzari, "ahalik eta lasterren", Areetako ontziralekua "konpondu eta txukuntzeko lanak egin ditzan" eskatzea. Marisa Arrue bozeramaile popularraren iritziz, Areetako moilak bizi duen "utzikeria egoera tamalgarria" da, "egunero eta, batez ere, asteburuetan asko direlako Areetako pasealeku zoragarriaz gozatzen duten getxoztar, bizkaitar eta turistak. Bidezorua hartxintxarra da eta oso egoera txarrean dago. Argazkian, txalupa bat Areetako moilan amarratzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!