![](http://farm4.static.flickr.com/3564/3576623210_ff61d5ff61_m.jpg)
Emakumezkoen Espainiako Rugby Txapelketan jaun eta jabe direla erakutsi zuen atzo Bartzelonako INEF taldeak. Gauzak horrela,
Getxo Artea Rugby Taldeko neskek ezin izan zuten berriro irabazi iaz lortutako Erreginaren Kopa. Zaragozako Pinares de Venecia zelaian jokatutako
finalean, 80 minutuetatik 50etan nagusi izan ziren kataluniarrak, markagailuan 0 eta 26 emaitza jarriz. Nahiz eta horibeltzek Bartzelonakoei aurre egin, azken ordu erdian erakutsitako joko bikaina ez zen nahikoa izan kopa berriro Getxo aldera ekartzeko. Azkenean, 26 eta 10 amaitu zen partida. Dagoeneko sei titulu dauzka INEFek eta beste bi Getxo Rugbyk. Nerea Martinez getxoztarren entrenatzailea "pozik" agertu zen bere neskak egindako lanarekin, "amorratuta" ere azaldu zen "gehiago egin zitekeelako". "Hala ere, burua goian goaz hemendik. Bi talde onenen arteko partida izan da, eta kalitatea daukagula eta gorantza joan gaitezkeela erakutsi dugu", adierazi zuen Martinezek. Argazkian, Bartzelonako INEFen kontra irabazi zuen Espainiako Erreginaren Kopa Getxo Rugbyk.