Tokiko merkataritza sustatu nahi du Erandioko Aste Berdeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 1a, 20:01
Aurreko urteetan egin bezala, Aste Berdea izeneko ekimenarekin bat egin du Erandioko Udalak. Aurten, udalerriko merkataritzaren jasangarritasuna sustatzea izango dute helburu ekainaren lehenengo asterako prestatutako ekimenek. Gauzak horrela, herriko saltokien erosleak protagonista diren kanpaina diseinatu dute eta, horiek aukeratzeko, argazki castinga egin zuen tokiko erakundeak, maiatzaren 16an. Horren emaitza da plazaratu berri duten kartela (argazkian). Autobus geralekuetako markesinetan, metro geltokietan eta udalerriko merkataritza guneetan egongo dira ikusgai horien. Kanpainaren bitartez, tokiko merkataritzaren "balio erantziari" buruzko hausnarketa sustatu nahi dute udal arduradunek. "Hurbiltasuna, arreta pertsonalizatua eta kalitatea dira balio erantzi horren osagarriak", aipatu dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun