![](http://farm4.static.flickr.com/3537/3398962538_df4b33870d_m.jpg)
Joan den osteguneko osoko bilkuran, euskal preso politikoen eskubideen aldeko mozioa onartu zuen Sopelako Udalbatzak. Ezker abertzalea, Ezker Batua eta Berdeak udal taldeek aldeko botoa eman zuten; EAJk, berriz, abstentzioaren hautua egin zuen; eta PPk eta PSE-EEk, azkenik, kontra bozkatu zuten. "Eta Udalak presoen eskubideen aldeko mozioa bozkatzen duenean, aste honetan bertan kendu dituzte kalean jarrita zeuden presoen argazkiak!", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu zuenez. Hartara, "dagozkion eskubide guztien jabe", euskal presoak Euskal Herriratzeko eta horiei elkartasuna adierazteko aldarriak zabaldu dituzte. Egun, bost sopeloztar daude Espainiako kartzeletan preso: Aitor Bores, Urko Labeaga, Olga Sanz, Txabi Moreno eta Sergio Polo. Argazkian, martxoaren 27an bost preso politiko sopeloztarrek espetxean
hamar urte beteak dituztela salatu zuten / Sopelako AAM.