Getxoko Udaleko Gazteria Arloak 3.000 euroko diru-laguntza eman dio Asier Zarate mendizale getxotarrari, Himalayan dagoen Gasherbrum II mendira joateko. Koldo Iturbe Gazteria zinegotziak aipatu duenez (mp3), subentzio horrekin, “nahi duguna da, ez bakarrik elkarteei diru-laguntzak ematea, baizik eta gazteek edo gazteen taldeek sortutako ekimenak bultzatzea, Asier Zarateren proiektuarekin egin dugun bezala”. Gasherbrum II -munduko zortzi milia metrotik gorako 14 mendietako bat- Pakistanen dago eta horren gailurra, 8.035 metrotara dago. Asier Zarate algortarrak zuzentzen duen espedizioa, bost mendizalek osatuta dago eta ekainaren 27an aterako da Pakistan aldera: trekking egiten 7 edo 8 egun igaro ostean, kanpamentu nagusira helduko dira mendizaleak. Hortik aurrera, gutxienez, beste hilabete bat behar izango dute munduko mendi gailurrik garaienetakora ailegatzeko. Argazkian, Zarate eta Iturbe gaur goizeko prentsaurrekoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!