Ordaintzeko bidea erreza ei da, Miñambresek azaldutakoaren arabera: lehenik, www.getxo.net-en webgunearen goikoaldean eta eskuinean dagoen Nire ordainketa botoia sakatu behar da. Gero, gune horretan ebhar dugun informazioa eskuratu edota inprimatu eta hortik Euskadiko Administrazioen ordainketa-pasabidera sar daiteke. Euskadi.net-en, ordainagirian edo isunean agertzen diren datuekin bete beharko da formularioa eta “onartu” botoia sakatu. Sartutako datuak zuzenak diren baliozkotu egin behar da eta “ordainketa egin” botoia sakatu. Azkenik, ordainketa egin nahi den banketxea edo aurrezki kutxa aukeratu beharko da eta “onartu” botoia sakatu.
Behin operazioa amaituta, banketxeak ordainketaren egiaztagiria igorriko du eta horrek baliotasun osoa izango du Udalarentzat.
Dena den, trafikoko isunen edo zergen ordaintzea Udaletxeko Diru-bilketako bulegoetan (Foru kalea 1) egin daiteke herritarren arretarako ordutegiaren barruan, baita banketxetan edo Diru-bilketara zuzendutako posta bidezko igorpenaren bitartez ere.
Getxoko Udalak tokiko zergak eta trafikoko isunak Internetez bidez ordaintzeko aukera hurbildu die herritarrei. Izan ere,