Gaur, asteartea, goizaldeko 5:15ak aldera, bizilagun batek Ertzaintzari dei egin dio, Erandioko taberna batean lapurretan egin berri zutela ohartaraziz. Txanodun bat lokaleko langileak mehatxatzen ari omen zen labana batekin, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera. Hainbat patruila auto berehala bertaratu dira tabernara eta burua estalita zeraman gizonezko bat antzeman dute, lokaletik ziztu bizian irteten, eskuan zerbait zeramala. Ertzainek gelditzeko agindu diotenean, eskuan zeukana lurrera bota eta korrika ihes egiten saiatu ei da susmagarria. Objektu hori 12 zentimetroko xafla zuen labana bat zen, polizia iturrien arabera. Hori ikusita, ertzainek gizonezkoa atxilotu, 41 urtekoa berau, eta komisariara eraman dute, lapurreta delitu bat leporatuta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!