Sopelako Udalak bideen erabilera eta trafikoa arautzen duen Udal Ordenantza aldatu egingo du. Horrela erabaki zen joan den ostegunean, maiatzak 28, egindako osoko bilkuran. Horren helburu nagusia ibilgailuen kale salmenta erregulatzea da. "Salgai jarritako ibilgailu horiek aparkaleku ugari betetzen dituzte eta ekimen horren bitartez horiek libratu eta herriko auzotarrek erabili ahal izango dituzte", udal arduradunen arabera. Gonzalo Garcia Martin EAJko udal taldeko bozeramaileak azaldu zuenez ,ekimenaren bitartez, “ibilgailuen kontrolik gabeko kale salmenta saihesteko Udal Ordenantza arautu egingo da. Ordenantza berri horrek ezarriko ditu kale salmenta burutu ahal izateko dauden mugak eta baldintzak, baita Ordenantza ez betetzearen ondorioz ezarri daitezkeen isunak”. Argazkian, kalean salgai jarritako autoa /
Nemigo.